ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Irungo Udalak, hiriaren garapen ekonomikoa bultzatzeko duen konpromisoaren barnean, eta Eskualdeko enpleguaren egoeraren diagnostikoa egin ondoren, enplegu dinamika baten sorrera proposatu zuen. Ekonomia, gizarte, instituzio eta prestakuntza alorretako agenteek hartuko zuten parte dinamika horretan, eta baita modu batean ala bestean enpleguarekin loturik dauden hiriko hirugarren sektoreko erakundeek ere, ekonomiaren garapena eta lanpostuen sorrera bultzatzeko nahiz enpleguaren kalitatea hobetzeko benetan garrantzitsuak baitira horiek guztiak.
2001etik 2004rako ekitaldietan bideratu zen Enpleguaren aldeko Ituna da ekimen honen aurrekaria. Irungo Udalak eta Gizarte Agente garrantzitsuek hartu zuten parte itun horretan. Akordio honen oinarri izateko balio izan du esperientzia horrek, hartatik positiboak izan diren alderdiak jaso dira oraingo akordio honetan eta era berean ahaleginak egin dira eztabaidatuenak izan zirenak zuzentzeko.
Esperientzia horretatik abiatuta, eta enpleguarekin loturiko esparru guztiak hobetu eta kontuan hartzeko ahaleginean, 2006-2009 urteetarako Bidasoa bizirik, Bidasoa Eskualdeko ekonomia sustapenerako sozietate publikoak, Irungo Udalari, sindikatu guztiei, enpresa, enpresa elkarte, prestakuntza zentru eta hirugarren sektoreko elkarteei, elkar lanean aritzea proposatu zien Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko Akordio Orokorra denen artean sortzeko helburuarekin.
Irungo ekonomia, gizarte, instituzio eta prestakuntza alorretako agenteak inplikatzen dituen oinarrien akordioa lortu ondoren, hiriko Udalbatzaren Osoko Bilkurak akordio hori aho batez onartu zuen 2005eko otsailaren 23an.
Onarpen horren ondoren, osatu ziren Akordioaren testuan jasotako organo desberdinak (Batzar Nagusia, Pilotaje Batzordea eta Arloz arloko Batzordeak). Gero, hainbat lan bilera egin ziren hasierako testuan jasotako puntu guztiak garatu ahal izateko.
Dinamika horren emaitza gisa, hainbat ekintza diseinatu dira, definituriko 9 ildo estrategikoak bete ahal izateko.
Ildo estratejiko horiekin batera 3,7 milioi eurotako aurrekontua onartu zen, zeina datorrren urteetan gauzatzen joango den, eta Bidasoa bizirik gauzatze horren kudeketa eta garapenaz arduratu den elkarte bezala izendatzen da.
ORRI-OINA:
Iparralde etorbidea z/g - KOSTORBE Eraikina 20304 Irun (Gipuzkoa)
Tel.: 943 633 076 Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com