ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
ORRI HONEN BIDE-IZENA
Lurralde batean ekonomia garatzeko eta enplegua sortzeko, funtsezkoa da bertako enpresa ehuna bultzatzea, beharreko erabakiak hartzeko orduan alderdi aktibo bilakatuz. Era horretan lortuko da hartutako erabakiak jarduera ildo zuzenetik joatea, eta sortuko da lurraldearekiko kidetasun eta erantzukizun sentimendua izatea, lurralde horren ekonomia garapenaren onerako beti ere.
Hona hemen ildo estrategiko horren barnean proposatzen diren jarduerak:
Enpresen elkartze gunearen helburu nagusia enpresen arteko komunikazioa sustatzea izango litzateke, asoziazionismoa errazteko eta ekonomia ehunaren eta ehun horren eta hiriko erakunde aktiboenen artean harreman garbia edukitzeko, erabaki handietan enpresa horien eragiteko ahalmena areagotu eta bertako Instituzioekiko lankidetza hobetu ahal izateko.
Helburu hori bete ahal izateko, erreferentzia esparru fisiko bat egokituko da enpresentzako, eta leku horretan, bildu ahal izango dira, eta hiriko puntu garrantzitsuenen inguruan elkarrizketak, jardunaldiak eta abar antolatu ahal izango dituzte. Horrekin batean asoziazionismoa bultzatuko da eta sinergia egokiak lortuko dira lehiakortasuna hobetu eta ekonomia garapena eraiki ahal izateko.
Ekimen horren barruan, benetan garrantzitsua da enpresa topaketak, informazio trukeak, enpresa prestakuntza eta gaikako jardunaldiak antolatzea.
Era berean eragina izango da gazteengan, epe laburrera gazte horiek izango baitira beren enpresaren oinarri, eta horrenbestez, ezinbestekoa da etorkizuneko belaunaldi-igarotze horretarako kontzientzia hartu eta prestatzea.
Akordioa gorpuzten ari zen denboraldian enpresek azaldutako kezka bat enpresa horiek egokitzeko espazioak aurkitzeko orduan dauden zailtasunak izan dira. Beren kokalekua aldatu, beren instalazioak handitu edo hirian egokitu nahi duten enpresei laguntzeko neurri gisa, dauden espazio libreen miaketa egingo da eta katalogo bat sortuko da. Proiektuan parte hartu nahi duten Etxebizitza Agentziak kontuan hartuko dira katalogo hori sortu eta kudeatzeko.
Katalogo bizia izatea pentsatu dugu (web) eta hantxe islatuko lirateke industria poligonoetan nahiz hiriko beste lekuetan eskura dauden espazioak.
Eskualdeko enpresekiko hartu-emanak bultzatzeko orduan, askotan zailtasunak izaten ditugu enpresa txikienetara iristeko, oso sakabanatuta daudelako eta benetan ugari direlako.
Horregatik, Akordio honetan programa bat diseinatuko da enpresa ehun osora hurbildu ahal izateko, aholkularitza bulego eta gestorien bidez, enpresa horiek beren kudeaketa jardueretako asko horien eskuetan utziak baitituzte.
Halatan, sentsibilizazio jardunaldiak antolatu nahi dira hainbat gairi loturik (atzerritartasuna, kontrataziorako laguntzak, bateratze neurriak, laneko osasuna, eta abar), enpresa txikiekiko zubiak hobetzera eramango gaituen laguntza hori bilatuz.
Kontua da tresna informatiko bat sortzea, enpresa guztien eskura egongo dena. Tresna horretan informazio sozio-ekonomiko handia eta era askotakoa emango da, arloz arlo sailkatua eta etengabean eguneratua, informazio hori bilatzea erraza izan dadin.
Ekimen honek enpresentzako eta gizarte agenteentzako intereseko informazio sozio-ekonomikoa ematea du xede.
Enpresa berrien kasuan bereziki, argi dago zailtasun handiak dituztela beren betiko kokalekua aurkitzeko orduan, eta horregatik, industria poligonoetan edo enpresa parkeetan zerbitzu enpresa berriak (bulego kontsumitzaileak) kokatzeari buruz gogoeta egiteko beharra planteatzen da, arazo hori konpontzen laguntzeko eta hiriaren etorkizuneko hirigintza diseinuan eragina izateko. Gainera, espazio libre batzuk bulego espazio bilakatzeko aukera aztertzea proposatzen da gogoeta horretan.
Aurreko neurri horiekin batean eta enpresa ehuna sustatzeko ildo estrategikoaren barnean, funtsezko alderdia da enpresa ehuna eta hiri ehuna bera sustatzea, hala gure inguruan nola, eta bereziki, hartatik kanpo.
Horretarako, honako neurri hauek proposatzen dira:
Irunen dauden enpresa eta zerbitzuei buruzko informazioa bildu, argitaratu eta hedatzea da kontua, enpresen eta hiria beraren irudiaren sustapenean laguntzeko, batak bestea bultzatzen lagun dezan eta alderantziz ere.
Eskualdeko enpresa ehuna gure ingurutik kanpo (azokak, kongresuak, jardunaldiak, eta abar) aurkezteko balio izango du katalogo horrek.
Katalogo hori egiteko, ezinbestekoa da enpresa miaketa egitea, enpresa horien informazio eguneratua eta osatua lortu ahal izateko. Horretarako, Euskal Gobernuaren prestakuntza eta enplegu programa bat abian jartzea pentsatzen da, pertsona talde bat prestatu eta merkataritza esparruan lan esperientzia eman ahal izateko.
Eskualdeko enpresak eta produktuak sustatzeaz gainera, Akordioak uste du funtsezkoa dela Irungo hiria era guztietako profesionalek (sendagileak, abokatuak, psikologoak, finantzariak, merkatariak, aisiarako,...) eskainitako zerbitzuak, era askotakoak eta kalitate handikoak gainera, dituen hirigune gisa proiektatzea.
Horretarako, gure ingurura zuzendutako sustapen kanpainak jarriko dira abian, enpresak eta bezeroak izan daitezkeenak gure hirira erakarri ahal izateko.
Ildo estrategikoa guztira: 562.000 €
ORRI-OINA:
Iparralde etorbidea z/g - KOSTORBE Eraikina 20304 Irun (Gipuzkoa)
Tel.: 943 633 076 Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com