ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
ORRI HONEN BIDE-IZENA
Esparru estrategiko honetan, Bidasoa Txingudi Eskualdea informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabileran abangoardiako lekuan jartzen lagundu nahi dugu, enpresei, langileei eta, oro har, herritarrei haietarako sarrera errazteko. Gainera, teknologia berri horietan oinarrituta, zuzenean lagundu behar dugu herritarrek, oro har, eta gazteek bereziki, beren prestakuntza eta ikaskuntza, dituzten gaitasun eta interesei, eta baita lan merkatuko aukeren inguruan dauden perspektibei ere, egokitzeko aukera izan dezaten.
Ildo horretatik, Akordioak etorkizuneko profesionalen behatokia jarriko du abian, teknologia berrien bidez, etorkizuna duten lanen eta lanaren kultura berrien erreferentzia izango den espazioa, hain zuzen ere.
Behatoki horrek enplegua eskaintzen duten agenteen kokalekua erraztuko du, pertsonek sarbide azkar eta erosoa izan dezaten. Izaera irekia izango du Behatokiak, sarrera librea, eta etorkizuna duten perfil profesional, lan eskaintza, banakako ibilbide, aukeratze proba eta abarrei buruzko informazio guztia jasoko du halaber.
Hala enplegu aukera berriak bilatzen dituzten pertsona langabetuei, nola lanean ari diren eta alor profesionalean hobetu nahi duten langileei zuzenduko zaie Behatokia, eta baita beren etorkizun profesionala aukeratu behar duten gazteei ere, hori guztia tresna gisa teknologia berriak erabilita.
Ildo estrategikoa guztira: 600.000 €
ORRI-OINA:
Iparralde etorbidea z/g - KOSTORBE Eraikina 20304 Irun (Gipuzkoa)
Tel.: 943 633 076 Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com