ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
ORRI HONEN BIDE-IZENA
Ildo estrategiko honetan proposatzen dugu Bidasoa Txingudi Eskualdean mugaz gaindiko faktorearen garrantzia geure egitea, eta Baiona-Donostia ardatzaren erdialdea gure hirian egokitu dadin laguntzea. Horrek esan nahi du mugaz gaindiko elementua sartu behar dela ahal diren ekintza guztietan, eta arreta handiz eta aukera moduan aztertu behar dira beste instantzia batzuetatik egiten diren proposamenak, Baiona-Donostia ardatza sustatzeko direnean.
Ildo horretatik, honako berariazko jarduera hauek abian jartzea proposatzen da:
Irungo enpresak mugaren beste aldean sustatzeaz gainera, Bidasoaren bi aldeetako merkataritza harremanak sustatzea da Katalogo honen helburu nagusia.
Informazioa trukatzeko foroak antolatuko ditu Akordioak, mugaren bi aldeetako enpresak eta zerbitzuak aurkeztuz, Mugaz Gaindiko Foro Ekonomiko Iraunkorra sortuz. Ekonomia eta gizarte agenteen topaleku bilakatuko da foro hori esperientziak trukatzeko, proiektuak zabaltzeko eta gure esparruko alderdi garrantzitsuei buruz guztiek batera gogoeta egiteko.
Ekimen honen azken emaitza gisa, enpresen artean loturak sortu eta merkatuak zabaldu nahi dira.
Mugaz gaindiko izatea aukera moduan aztertu behar da, ekonomia ehunari eta, oro har, hiriari eskaintzen dizkion aukerei erreparatuz. Mugaren bi aldeetako erakundeen artean egingo diren baterako gogoetetan oinarrituko da lan hori eta Mugaz Gaindiko Foro Ekonomikoaren barnean egongo da.
Mugaz Gaindiko Partzuergoak argitaratutako zerga, lan eta merkataritza gaiei buruzko mugaz gaindiko gidak izan duen arrakasta ikusita, Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko Akordio Orokorrak garbi ikusten du azterketa hori eguneratua edukitzeko beharra, gizarte gaiak eta osasunari loturiko kontuak jasota.
Horregatik, Akordioak gida hori eguneratu eta sakontzeko eskatuko dio Mugaz Gaindiko Partzuergoari.
Mugaldeko hirien Kongresu europarra prestatzeko lanak egiten hastea proposatuko du Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko Akordio Orokorrak.
Kontua da Irunen mugaldeko hirien topaketa bat antolatzea. Topaketa horretan, mugaldekoa izateak eskaintzen dituen arazo eta aukeren inguruan egin daitezkeen gogoeta eta txostenetan oinarrituta, ikuspuntuak eta errealitateak partekatuko dira, hirien arteko loturak elkartuz.
Esperientziak trukatu eta ezagutzak areagotzeaz gainera, Eskualdea Europan ezagutzera emateko elementu garrantzitsua izango da Europako mugaldeko hirien kongresua, horrek berekin daramatzan onura guztiekin.
Jaso dugun aurrekontua arestian aipaturiko topaketa hori prestatzeko izango da, eta beharreko babesak kudeatu behar dira aurrera eraman ahal izateko.
Ildo estrategikoa guztira: 148.000 €
ORRI-OINA:
Iparralde etorbidea z/g - KOSTORBE Eraikina 20304 Irun (Gipuzkoa)
Tel.: 943 633 076 Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com