ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
ORRI HONEN BIDE-IZENA
Jarduera ildo honen helburu nagusia enpleguari begira hartzen diren erabakietan alderdi kontratu egileak parte hartzea da, bai lanbideratzeri (prestakuntza, esperientzia programak eta abar) bai lan harremanak hobetzeari buruzko erabakietan, hartutako neurriak enpresen eta langileen beharretara ahalik eta hoberen egokitu ahal izateko.
Zentzu horretan hartu beharreko neurrien barnean, honako hauek proposatzen dira:
Miaketa hori ezinbestekoa da enpresen beharretara egokituko diren jarduera eraginkorrak abian jarri ahal izateko, miaketa hori bultzatu behar da beharrak hautemateko eta informazio eguneratua eduki ahal izateko.
Horretarako, Prestakuntza eta Enplegu Programa bat eskatuko zaio Eusko Jaurlaritzari, lehen aipatu dugun bezala, eta haren bidez pertsona talde bat trebatuko da lan hori egin ahal izateko.
Konplexutasun maila handia izateagatik, edo gutxieneko ekoizpen mailak lortu ahal izateko ekoizpen inguruan bertan ezinbestean ikasi behar delako perfil egokia aurkitzen ez duten lanpostuak identifikatzeko egingo dugu lan.
Ekimen honekin ordainduko da enpresan egin beharreko ikastaldi hori, baldin eta langileak prozesuaren hasieratik lan-kontratua badu.
Akordio Orokorraren sinatzaileen eta interesa duen enpresaren artean zehaztuko dira lan-kontratuaren gutxieneko ezaugarriak.
Neurri honen helburu nagusia langabezian dauden pertsonen lanbideratze zuzena da, eta era berean enpresei laguntza emango zaie hain postu espezifikoak betetzeak berekin dakartzan gastuak ordaintzeko.
Eskola bat sortzeko bideragarritasuna aztertuko da, ez espazio fisiko gisa ulertua, gure esparruko enpresen espezialitateekin loturiko perfil profesionaletan prestatzeko, eta emaitza positiboa bada, abian jarriko da.
Eskola horren sorrerak langabezian dauden pertsonak Eskualdeko sektore espezifikoetako enpresek eskatzen dituzten perfil profesionaletan prestatzea izango du xede, pertsonak trebatzeko prestakuntza esparrurik ez duten sektoreak baitira horiek.
Etorkizunean gazteak lanbideratzeko faktore nagusietako bat da eskola munduaren eta enpresa munduaren artean lotura estua izatea. Horretarako, komeni da, eskolatik lanera igarotzeko berariazko jarduerak abian jartzea bai enpresei bai ikasle eta irakasleei zuzenduak, hain elkartuak eta askotan hain bereiziak dauden bi mundu horiek elkarrengana hurbiltzeko.
Zentzu horretan, hona hemen proposatzen diren jarduera zehatzak:
Enpresekin lankidetzan, ikasleak prestatzen ari diren edo etorkizun hurbilean prestatzeko asmoa duten sektoreko enpresetan egonaldiak egiteko jarduerak jarriko dira abian.
Egonaldi horiek eskola mundua eta lan mundua elkarri hurbiltzea dute xede, prestatzen ari diren lanpostua benetan ezagutu eta gero lanbideratzeko aukera izan dezaten.
Enpresa munduaren eta eskola munduaren arteko harreman hori areagotzeko, ezinbestekoa da harreman horrek bi norabide izatea, enpresetako langileen prestakuntza jarraitua bideratzeko helburua betetzeko oinarri izan dadin, eta lan merkatuan etengabean gertatzen diren aldaketei aurre egin ahal izateko.
Horrek esan nahi du langileen egonaldiak sustatu behar direla prestakuntza zentroetan, bai lanorduetan bai horietatik kanpo, prestakuntzari eutsi eta haien prestakuntza profesionala etengabean hobetu dezaten.
Eskola mundua eta lan mundua elkarri hurbiltzeaz hitz egiterakoan kontuan eduki beharreko beste faktore bat irakasleen ezagutzak birziklatzea da. Prestakuntza ematen ari diren sektoreko enpresetan irakasleen egonaldiak sustatuko dira, makineria berria, antolakuntza eredu berriak eta abar ezagutu ahal izateko.
Ildo estrategikoak guztira: 174.000 €
ORRI-OINA:
Iparralde etorbidea z/g - KOSTORBE Eraikina 20304 Irun (Gipuzkoa)
Tel.: 943 633 076 Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com