ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
ORRI HONEN BIDE-IZENA
Lan merkatuan sartzeko orduan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera berdintasuna sustatuko du Akordioak, emakumeak lan munduan sartzeko erraztasunak izan ditzan.
Horretarako, emakumeengan eragina izan dezaketen faktore guztiak hartuko dira kontuan eta ahaleginak egingo dira lan merkatuan sartzeko bide horretan aurki ditzaketen zailtasun eta traba guztiak murrizteko.
Zentzu horretan, emakumea lan munduan sartzearekin loturiko faktore garrantzitsuenetako bat lana eta familia bateratzea da; oso kontzeptu zabala da hori, eta zentzu horretan berariazko neurriak ezagutu, sentsibilizatu eta ezartzeko ahaleginak egingo ditu Akordioak.
Horretarako, honako jarduera hauek egingo dira:
Akordioak berariazko neurriak diseinatuko ditu familia eta lan bizia bateratzeko erraztasunak emateko, bereziki lanbideratzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendua.
Lortu nahi den helburua eragozpenak hauteman eta bateratze hori gauzatzeko beharreko neurriak abian jartzea da, kontuan izanik, era berean, neurri horiek prestakuntza aldietara zabaldu behar direla bizitzan zehar ikasteko ideia europarraren barnean.
Laneko neurri malguak daude familia bizia eta lana bateratzeko berariazko neurrien artean.
Horregatik, enpresa zehatz batean proba pilotua egingo da neurri malguren baten aplikazio praktikoa ezagutzeko, familia bizia eta lan bizia bateratzen lagunduko duen neurria alegia.
Lortu nahi den helburua da laneko neurri malguen benetako bideragarritasuna ezagutzea, familia bizia eta lan bizia bateratzeko neurri egoki gisa.
Esperientzia pilotuak abian jartzeaz gainera, komeni da jada familia eta lana bateratzeko neurriak hartzen dituzten enpresen esperientziak ezagutzea.
Dagoeneko neurri zuzentzaileak praktikan jartzen dituzten enpresak identifikatzea eta bertako langileen familia bizia eta lan bizia bateratzeko ematen duten laguntza aintzat hartzea da kontua.
Horrekin, enpresak sentsibilizatu nahi dira lan bizia eta familia bizia bateratzeko neurriak aplikatzeko aukeraren inguruan, eta horrekin batean zabaldu egin nahi dira aurrera eramaten ari diren praktika onak.
Jarduera honen bidez, emakumezkoei nahiz gizonezkoei begira, lan eta familia bizia bateratzeko alorrean dauden neurriei buruzko informazio praktikoa argitaratu eta zabalduko da jardunaldi, foileto eta abarren bidez.
Horrekin lortu nahi dena da familia eta lan bizia bateratzeari, eta dituzten eskubide eta dauden laguntzei loturik dagoen araudia langileei ezagutzera ematea.
Tradizioz gizonezkoentzako diren perfil profesionaletan emakumeak sartzeko edozein neurri hartu aurretik, komeni da aipaturiko perfil horien ezaugarriak eta emakumeak lanpostu horietan sartzeko aukera errealak ezagutzea.
Horretarako, lan merkatuan eskari handiena duen lanbide heziketaren perfilak identifikatzeko lana egitea, eta emakumeak kontratatzeko aukera handienak ematen dituztenak bereiztea proposatzen da.
Tradizioz gizonezkoentzako diren perfiletan emakumeak lanbideratzearen alde lan egiteko orduan, traba handiak gainditu behar dira, onuradunek berek lehenengo, eta baita horretan inplikaturiko gainerako pertsonek ere.
Horretarako, sentsibilizazio kanpaina bat egitea proposatzen da emakumeak tradizioz gizonezkoentzako izan diren baina lan eskari handia duten perfiletara hurbiltzeko. Sentsibilizazio lan hori emakumeei berei, prestakuntza zentroetako orientatzaileei eta enpresei zuzendua izango da.
Horrekin lortu nahi dena da emakumea lan eskari handia duten perfil profesionaletara sartzea eragozten duten halako estereotipo batzuk aldatzea.
Emakumeak lanbideratzeko aukerak ematen dituzten perfilen azterketaren ondorio gisa ateratzen diren perfilekin egingo da lan, azterketa hori egingo baita aldez aurretik.
Sentsibilizazio kanpainaren barnean, eta funtsezko alderdi gisa hartzen delako, lan orientatzaileei eta prestakuntza zentroetako irakasleei zuzendutako berariazko atala sartuko da.
Tradizioz gizonezkoenak diren postuetarako emakumeak kontratatu dituzten enpresa zehatzek eskainikako jardunaldiak izango dira, gizonezkoentzako gisa hartzen diren postuetan emakumeak sartzeko aukeraren aplikazio errealaren adibide gisa erabiliko direnak.
Arestian aipaturiko jarduera horiez gainera, tradizioz gizonezkoentzako diren perfiletan emakumeak sartzeko sentsibilizazio kanpaina horrekin batean, lanbide heziketaren irudia hobetzeko kanpaina bat egin daiteke, heziketa hori gazteentzako aukera erakargarri gisa azalduz, eta lanbideratzeko nahiz karrera profesionala egiteko aukerak ezagutzera emanez.
Aipaturiko ekintza horiez gainera, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera berdintasuna zeharkako alderdia izango da Akordio osoan zehar aurrera eramango diren ekintza guztietan.
Ildo estrategikoa guztira: 157.000 €
ORRI-OINA:
Iparralde etorbidea z/g - KOSTORBE Eraikina 20304 Irun (Gipuzkoa)
Tel.: 943 633 076 Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com