Irungo Garapen Ekonomikoa eta Enpleguaren aldeko Akordio Orokorra - Lanbideratze eremua: lanbideratzeko laguntza osoak ematea lanbideratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei

ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.


ORRIAREN BURUA

Acuerdo General por el Desarrollo Económico y el Empleo de IrunIrungo Garapen Ekonomikoa eta Enpleguaren aldeko Akordio Orokorraren logotipoaIrungo Garapen Ekonomikoa eta Enpleguaren aldeko Akordio Orokorra

LAGUNTZARAKO MENUAK:

Hizkuntza aukeratzeko menua:

Utilitate-menua:


ORRIAREN EDUKI NAGUSIA


ORRI HONEN BIDE-IZENA



Lanbideratze eremua: lanbideratzeko laguntza osoak ematea lanbideratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei

Erabilerraztasun seinale bat

Ildo estrategiko honen helburu nagusia kolektibo espezifikoak lanbideratzea da, lanbideratzeko zailtasun handiak dituzten kolektiboak, hain zuzen ere.

Akordio Orokor honen lanbideratze eremuan, benetan interesekoa da, inplikaturiko gizarte erakunde guztien artean, Lanbideratzeko Tokiko Plana garatzea. Bazterturik dauden kolektiboentzako enplegua sortzeko berariazko bidea sortzea izango da, besteak beste, plan horren helburua.

Zentzu horretan, gaur egun lanbideratzeko zailtasun handiak dituzten kolektiboekin lan egiten duten erakunde desberdinen artean egindako diagnostikoarekin hastea proposatzen da:

Hainbat kolektiboren egoeraren eta ezintasunak dituzten pertsonak kontratatzeko legearen betetze mailaren diagnostikoa. Dauden baliabideen azterketa

Kontua da enplegua aurkitzeko zailtasunak dituzten pertsonen azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa egitea, eta dituzten lanbideratzeko aukerak aztertzea, Eskualdeak dituen gaitasunak kontuan harturik.

Diagnostiko honen helburu nagusia kolektibo desberdinen errealitatea, eta benetan lanbideratzeko dauden aukerak eta baliabideak ezagutzea izango litzateke.

 

Enpresei laguntzeko kanpaina

Enpresei laguntza eskainiko zaie kolektibo espezifikoak kontratatzeko dauden laguntzen berri emanez, eta informazio, sentsibilizazio kanpainak eta abar eginez.

Azken batean, lortu nahi dena da enpresei dauden laguntza eta subentzioen berri ematea, lanbideratzeko zailtasunak dituzten kolektibo horien kontratazioa errazteko.

 

Gizarte erakundeen elkartze eta koordinazio esparrua

Kolektibo espezifikoak lanbideratzeko lan egiteko orduan, jarduera zehatzak abian jartzeaz gainera, ezinbestekoa da alor horretan lanean diharduten erakundeak koordinatzea, dauden baliabideak ahalik eta gehien aprobetxa daitezen.

Horretarako, pertsonen gizarteratze-lanbideratzearen alde lan egiten duten gizarte erakundeak elkartzeko esparru fisiko bat egokitzea proposatzen da, erakunde horien arteko koordinazioa erraztu, ahaleginak eta baliabideak elkartu eta sinergia sortzeko.

 

Berariazko jardueren diseinua; merkatu babestutik ohikora igarotzea. Eskualdean dauden Zentro Berezien sustapena

Lanbideratzeko berariazko jarduerak diseinatzea, eginiko diagnostiko azterketaren ondorioz. Jardueraren adibide gisa, Eskualdean dauden zentro berezietako langileen merkaturako sarrera sustatzea izango litzateke, jarduerarako neurriak Eskualdeko pertsona eta gaitasunetara egokituta.

 

Eskualdeko lanbideratze enpresekiko lankidetza indartzea

Eskualdeko lanbideratze enpresek proposaturiko ekimenetarako laguntza eman nahi da Akordio Orokor honetatik, Akordio Orokorraren pilotaje batzordeak aurrez azterketa egin eta onarpena eman ondoren.

Horrekin lortu nahi dena da Eskualdeko lanbideratze enpresek eskainitako zerbitzuak hobetzea, eta horrenbestez, lanbideratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonak lanbideratzeko dauden baliabideak areagotzea.

 

Gizarte klausula instituzioetan, merkatu babestua

Gizarte klausula aplikatzeari buruz instituzioei zuzendutako sentsibilizazio jardunaldiak antolatzea proposatzen da. Pertsonekiko kideko jarduera profesionaletako praktika eta esperientzia onak aurkeztuko dira klausula horretan.

Azken batean, ohiko merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen lanbideratzea da gizarte klausularen sustapenaren atzean dagoen helburu nagusia.

 

Beste funtsezko alderdi bat prestakuntza da lanbideratzeaz hitz egiten denean.

Zentzu horretan, honako hauek dira proposatzen diren jarduera nagusiak:

Prestakuntza okupazionala enplegu aztarnategi berrietara zuzendutako perfiletan (eguneroko bizitzako zerbitzuak, bizi kalitaterako zerbitzuak, kultura eta aisiarako zerbitzuak, ingurumen zerbitzuak)

Prestakuntza ekintzak jarriko dira abian enplegu aztarnategi berrietara zuzendutako perfiletan (eguneroko bizitzako zerbitzuak, bizi kalitaterako zerbitzuak, kultura eta aisiarako zerbitzuak, ingurumen zerbitzuak), eta baita, oro har, enplegu eskaintza handia duten perfiletan ere. Zehatz adierazteko, Enplegu eta Prestakuntza Planaren esperientzia zehatza egin nahi da arestian aipaturiko talde horietako bakoitzerako.

Prestakuntza ekintza horiek abian jarrita, lanbideratzeko ibilbideetan dabiltzan pertsonei begira enplegua lortzeko aukerak hobetu nahi dira eta bereziki gizarte ekonomiaren eta autoenpleguaren esparruari dagozkion enpresen sorrera bultzatu nahi da. Ekintza horiek aurrera eramateko, finantzazioa adostu behar da Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Gizarte Fondoarekin. Horietako bakoitzak 80.000 € inguruko kanpo finantzazioa egin dezakeela aurreikusten da.

 

Lan praktiken sustapena

Kontua da lan eskumenen garapena sustatzea enpresetan egindako egonaldien bidez, beren ezagutzak praktikan jarri ezin izan dituzten pertsonei zuzendua.

Helburu nagusia pertsona horien geroko lanbideratzea erraztea da, aurrez prestatu diren esparruan esperientzia lortu ondoren.

 

Bizitzan zehar ikastea eta On Line prestakuntza

Gizarte aktibo baten bereizgarrietako bat zera da, gizarte hori osatzen duten pertsonek daukaten gaitasuna gure inguruan etengabean gertatzen diren aldaketetara egokitzeko, eta horretarako, ezinbestekoa da bizitzan zehar ikastea.

Ahalik eta jende gehiagok izan dezan prestakuntza jasotzeko aukera, On Line prestakuntza sustatzea proposatzen da, prestakuntza tradizionaleko edukiak egokituz, pertsona batek dauden baliabideak bere behar eta aukeretara egokitu ditzan.

Era berean, 25 urtetik gorako herritar guztientzako prestakuntza katalogo bat garatu eta eskaintzea proposatzen da, pertsonei orientabideak eta aholkuak emanez, prestakuntza hori jaso dezaten.

Horrekin herritar aktiboak sustatu nahi dira, bizitzan zehar pertsonen kualifikazio profesionalak, eskumenak eta gaitasunak areagotuz.

Ildo estrategikoa guztira: 686.000 €


ORRI-OINA:

Bidasoa bizirik

Iparralde etorbidea z/g - KOSTORBE Eraikina 20304 Irun (Gipuzkoa)

Tel.: 943 633 076 Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com