ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
ORRI HONEN BIDE-IZENA
Ekonomia garapenaz eta enplegua sortzeaz hitz egiten badugu, ezinbesteko faktorea da ekintzaile gazteei laguntzeko prozesuak etengabean berritzen eta bultzatzen segitzea. Era berean, kolektibo horren espiritu ekintzailea bultzatu behar da, gure lurraldeko ekonomia aniztasunaren eta enplegu sorreraren funtsezko faktore gisa.
Hainbat jarduera proposatzen dira zentzu horretan:
Eskualdean kokatu diren enpresa berriak ezagutzera eman eta sustatzeko xedean, enpresa ekimen berrien azoka antolatuko da, eta bertan enpresa berriek beren produktuak eta zerbitzuak erakutsiko dizkiete bezeroak izan daitezkeenei.
Beren enpresa jarduera Eskualde honetan hasi nahi duten ekintzaile berriei laguntzeko, instalazio egokiak atonduko dira, pertsona horiek beren jarduera abiatzeko beharreko espazioa eta baliabideak izan ditzaten. Enpresa Zentro honetako espazioaren ezaugarriak ikusita, zerbitzuen sektoreari dagozkion enpresa ekimenei zuzendua izango da bereziki.
Akordio Orokorraren prestakuntza zentroen laguntzarekin, hiriko prestakuntza zentroetako instalazioak erabiltzeko aukera eskainiko zaie dituzten ezaugarriengatik esparru zabalagoak (industria esparruak) behar dituzten enpresei.
Enplegu aztarnategi berrien esparruan (eguneroko bizitzako zerbitzuak, bizi kalitaterako zerbitzuak, kultura eta aisiarako zerbitzuak, ingurumen zerbitzuak) gizarte ekonomiako enpresen sorrera bultzatzea da kontua, bideragarritasun planak egin, enplegu-prestakuntza planak garatu, finantzazioa bilatu eta enpresa sortzeko prozesu osoan lagun egiteko.
Ildo estrategikoa guztira: 640.000 €
ORRI-OINA:
Iparralde etorbidea z/g - KOSTORBE Eraikina 20304 Irun (Gipuzkoa)
Tel.: 943 633 076 Fax.: 943 633 963 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com